Ekonomia
Adierazpenak
Baliteke 2016. urtean AHT martxan egotea, Arriolaren ustez
Erredakzioa
2010 bukatu aurretik Gipuzkoako AHTren %60 eraikitzeko obrak martxan izango dituzte.
Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuaren esanetan, Abiadura Handiko Trena Euskadin martxan jartzeko "zentzuzko data" 2016. urtea izan daiteke.
Nueva Economia foroan iragarri du data hau. Bertan Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua eta Iñaki Azkuna Bilboko alkatea izan dira, besteak beste. Arriolaren hitzetan "Euskadiko modernizazio prozesuan erreferente bat" izango da Abiadura Handiko Trena.
2009ko maiatzetik (sozialistak Jaurlaritzara heldu zirenetik) 250 milioi euroko obrak egokitu dituztela esan du.
"AHTren inguruko akordio gehiago sinatu ditugu azken 9 hilabeteetan aurreko 10 urteetan baino", gaineratu du.
Gauzak horrela, 2010ko amaierarako Gipuzkoako zatiaren %60a martxan izango da. Jaurlaritzak eraikiko duen zati bakarra da Gipuzkoakoa (Estatuan ordaintzen du, hala ere).