Ekonomia
Inbertsio energetikoak
Iberdrolak 9.000 milioi inbertituko ditu energia berriztagarrietan
Erredakzioa
Egun sareen eta berriztagarrien garapena ardatz duen talde energetikoak 18.000 milioi inbertituko ditu hurrengo bi urtetan, horietako 4.300 Espainian.
Iberdrolak gaur jakinarazi duenez, 18.000 milioiko inbertsioa aurreikusi du hurrengo bi urtetan bere proiektuak garatzeko eta nazioarteko hedapena sustatzeko.
Ignacio Sanchez Galanek zuzentzen duen konpainiak 18.000 milioiko inbertsioa energia berriztagarrietara (9.000 milioi), sareetara (6.300 milioi) eta sorkuntzara eta merkaturatzera (2.700 milioi) zuzenduko du.
Merkatu banaketari dagokionez, Ameriketako Estatu Batuek inbertsioaren % 39 jasoko du (7.000 milioi euro), Erresuma Batuak % 25 (4.500 milioi euro), Espainiak % 24 (4.300 milioi euro) eta Hegoamerikak eta beste zonaldeek % 12 (2.200 milioi euro).
Batetik, esplotazio gordinaren emaitzan % 5 eta % 9 arteko urteko hazkuntza eta, bestetik, urtero, kostuetan 300 milioi eurotik gora aurreztuko duela aurreikusi du Iberdrolak.
Iberdrola taldeak egun, mundu osoan azken urteetan lortutako nazioarteko presentzia sendotzea eta sareen proiektuak eta berriztagarriak garatzea du jomuga.