Gizartea
Nafarroan
Gau oso batez emakume bat sexu erlazioak mantentzera behartu zuen
Erredakzioa
Poliziak gizonezko bat atxilotu du Huarten, gau oso batez auzotar bat bahitu eta sexu erlazioak mantentzera behartzeagatik.
Gizonezko bat atxilotu du Poliziak Huarten (Nafarroa) gau oso batez emakume bat atxikitu eta hainbatetan sexu erlazioak mantentzera behartzeagatik. Emakumea atxilotuaren auzotarra da.
Salaketa emakumeak berak aurkeztu du. Aurreko egunean, bere auzokoarengana jo zuen, etxeko lan batetan laguntzeko asmoarekin. Elkarrekin hitz egiten egon ziren, eta, antza, gizonezkoak biktimarekin erlazio bat mantendu nahi zuela esan zion.
Emakumeak ezetz esan eta, ondorioz, gizonezkoak indarkeria erabiliz erantzun zion bere auzokoari. Nafarroako Gobernuak azaldu duenez, emakumezkoa jo egin zuen.
Horrez gain, aurretik berotutako laban batekin eta zigarro batekin emakumea erre egin zuen. Ondoren, sexu erlazioak mantentzera behartu zuen, emakumearen baimenik gabe.
Hurrengo egunean, emakumeak salaketa jarri zuen Poliziaren aurrean.