Gizartea
Erabakia
Mendizaleak aurkitzeko bilaketa lanak bertan behera utzi dituzte
Iñaki Errea
Erredakzioa
Gauzak horrela, ez dute bilatzen jarraituko "aztarna berriak" egon arte, edota eguraldiaren baldintzak aldatzen diren arte.
Igandean desagertutako bi mendizale nafarren bilaketa lanak bertan behera uztea erabaki dute erreskate taldeek, EITBk jakin ahal izan duenez. Hiru Errege Mahaian, Pirinieoetan, desagertu ziren 47 urteko mendizaleak.
Gauzak horrela, ez dute bilatzen jarraituko "aztarna berriak" egon arte, edota eguraldiaren baldintzak aldatzen diren arte.
Jendarmeriaren buruak EITBri azaldu dionez, "bi gorpu bilatzen ari gara, ez bi pertsona".
Mendizaleak elur azpian zeuden jakiteko makilak erabiltzen hasi ziren atzo.