Itxi

Mundua

Iruzkina

Bruselas edo herria

Iratxe Etxebarria

Grezia

Zerbitzu publikoetan arrakastatsua, baina denda, taberna eta jatetxeek ez dute aterik itxi. Greba orokorra iragarri ziguten, baina funtzionarioen greba izan da.

Papandreu lehen ministroaren Gobernua bi uren artean dago. Alde batetik, Europar Batasunak neurri zorrotzak exijitu dizkio defizita 2010ean %4 murrizteko.

Horretarako besteak beste funtzionarioen soldatak %20 jeitsi, bigarren ordain sari extra kendu edota BEZ zerga eta beste zerga batzuk igoko ditu. Eta herria kalera atera zaio.

Greba orokorra iragarri ziguten, baina funtzionarioen greba izan da. Zerbitzu publikoetan arrakastatsua, baina denda, taberna eta jatetxeek ez dute aterik itxi. Hala ere, sindikatuen indarraren erakusle arrakastatsuak izan dira Atenasen ezeze Grezia osoan egin diren manifestazioak.

Dendak zabalik egon arren, milaka lagun atera dira kalera. Ezetz esateko, beraiek ez direla egoera ekonomiko honi buelta emateko, esfortzua egin behar duten bakarrak ozen azaltzeko.

Grezian, arazo handi bat dute: medikuek, iturginek...hau ha lanbide liberaletako eta gremioetako langileek, beltzean kobratzen dute gehiena. Ogasunaren aurrean azalpenik eman behar ez izateko beste deklaratzen dute eta gainontzekoa beltzean.

Honek zer esan nahi du: diru hori edo horren zati handi bat deklaratuko balute, Greziaren zorpetze maila ez litzatekeela hainbestekoa izango.

Zelan edo halan, ezinbestean murriztu behar du zorra Atenasko Gobernuak eta, langileek bezala, beste batzuek ere neurriak hartzen badituzte, denen artean errazagoa izango da. Ezin da ahaztu, greziarrek hauteskunde libre bidez aukeratutako agintarien gestio txarrak eraman duela herrialdea egoera honetara.