Itxi

Ekonomia

Istripua

Kargua utzi behar izan du PPko diputatu batek, edanda gidatzeagatik

Erredakzioa

Nacho Uriarte PPko diputatuak istripua izan zuen ostiralean, Madrilen, beste ibilgailu batekin talka egin zuenean, goizaldeko 7:00etan.

Joan den otsailaren 19an gertatutako "istripuaren nondik norakoak deitoratu" egin ditu parlamentariak. Istripua Madrilgo Serrano kalean gertatu zen, bere ibilgailuak beste auto baten kontra talka egin zuenean.

PPko gazteen (Nuevas Generaciones) presidentea eta Valentziako diputatu nagusia, Nacho Uriarte, dimisioa aurkeztu du Kongresuko Bide Segurtasun batzordeako kide bezala, alkohol-kontrolean positiboa eman eta gero.

"Giza akatsa" izan zela onartu du PPko 29 urteko kideak, eta bere "erantzukizuna" azpimarratu du. Horregatik, Soraya Saenz de Santamariari bere dimisioa aurkeztu dio gaur. Gauzak horrela, Kongresuko Bide Segurtasun Batzordean daukan karguari uko egin dio.

Antza, geldi zegoen beste auto batekin talka egin zuen joan den ostiralean, goizeko 7:00ak aldera. Udaltzaingoek alkohol kontrola egin zioten, eta proban emaitza positiboa eman zuen.