Ekonomia
Hazkunde ekonomikoa
CAFek 124 milioi irabazi zituen iaz
Erredakzioa
Trenen fabrikazio enpresak bere hazkundea eta nazioarteko hedapena sendotu du, izan ere, bere proiektuen % 55 nazioarteko merkatura zuzenduta daude.
Beasaineko CAFek (Construcciones y Auxiliar de Ferrocarril) iaz 124,3 milioi euro, 2008an baino % 17, 5 gehiago, irabazi zituela jakinarazi du.
CAFen negozio kopuruak % 25 egin du gora, 1.258 milioi euro, eta horietatik % 42 esportazioei dagokie.
Gipuzkoako enpresaren eskaerei dagokionez, 4.335,6 milioi eurokoa izan zen, eta horien % 55 nazioarteko merkatura zuzendutak proiektuak ziren.
CAFen arabera, datu positibo horiek azken urteeetako joera goranzkoa sendotzen dute.