Politika
Lanera huts egin
Aresek absentismoa murrizteko irtenbideak eskatu dizkie sindikatuei
Erredakzioa
Herrizaingo sailburuaren ustez, absentismo altu horri aurre egiteko interesdunenak "bajan egoteko arrazoirik ez duten eta egunero bere lanera doazen" ertzainak dira.
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, 900 ertzain egunero lanera agertzen ez zirela argitara atera zuen aurreko astean, eta ertzainak "motibatzeko" plan bat martxan jarriko zuten berri eman zuen.
Ertzaintzako sindikatuen kritikak ugariak izan dira azken egunetan eta Aresek, bera kritikatu beharrean, euskal poliziaren absentismo tasa altuaren "arazoa konpontzeko irtenbideak proposatzea" eskatu die.
Herrizaingo sailburuak azpimarratu duenez, "egoera horri aurre egiteko interesdunenak, bajan egoteko arrazoirik ez duten eta egunero bere lanera doazen ertzainak dira".
Horrenbestez, "sailburuaren eta bere taldearen ardura izateaz gain, guztiona" dela deritzolako, Aresek guztien artean absentismoa murrizteko deia egin die sindikatuei.