Mundua
EBren presidente moduan
Zapaterok "kontzientzia presoak" askatzeko eskatu dio Kubari
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko presidentea "barru barruan" atsekabetu du Orlando Zapataren heriotzak eta "giza eskubideen defentsa" aldarrikatu du.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea "barru barruan" atsekabetu du Orlando Zapata preso kubatarraren heriotzak eta "kontzientzia presoak aska ditzala eta giza eskubideak errespeta ditzala" exijitu dio Kubari.
Zapaterok esan du "nazioartearen ezinbesteko eskakizuna" dela hori eta Europar Batasuneko txandako presidente moduan egin duela, Batasuneko Atzerri gaietarako batzordeetako presidenteekin Kongresuan egiten ari diren bileran.
Zapateroren arabera, Europar Batasunak giza eskubideen aldarrikapenaren aitzindari izan behar du.
Hori horrela, Orlando Zapataren heriotza gaitzetsi du eta doluminak helarazi dizkie haren senideei eta lagunei.
"Kubako preso politikoen sufrimenduaren jakitun gara eta hemendik exijitu egin behar diogu Kubako erregimenari aska ditzala kontzientzia presoak eta errespeta ditzala giza eskubideak", azaldu du Espainiako gobernuburuak.