Itxi

Gizartea

Emakumeen aurkako indarkeria

Bi gizon atxilotu dituzte Bilbon, bikotekideak jotzea egotzita

Erredakzioa

41 eta 20 urteko ustezko erasotzaileei emakumeen kontrako indarkeria delituak leporatzen dizkieten bitartean, bi emakumeek laguntza medikoa behar izan zuten.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 41 eta 20 urteko bi gizon atxilotu zituzten atzo Bizkaiko hiriburuan neska-lagunak jotzea leporatuta.

Lehen erasoa 17:00ak aldera jazo zen Zabalbide kaleko etxe batean. Bere senarrak kolpatu eta etxetik alde egin zuela esan zien biktimak ertzainei.

41 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten agenteek kalean eta aurpegian kolpe handi bat zuen emakumea ospitalera lagundu zuten.

Bigarren jazoera 23:00ak aldera izan zen. Emakume bat Zabalburu plazako komisaldegira joan laguntza eske, eta kanpoan zain zegoen bere senarrak jo zuela salatu zuen.

20 urteko ustezko erasotzailea atxilotu zuten agenteek orduan, eta emakumea ospitalera eraman zuten. Eskuineko masailean ubeldura bat eta aurpegi gorri-gorri zuen.