Itxi

Ekonomia

Emaitzak

Telefonicak 7.776 milioi euro irabazi ditu 2009an

Erredakzioa

Telefonicak aurrikusitako helburuak bete dituela jakinarazi du, iaz baino % 2,4 gehiago irabaziz, eta 2009 urtea amaitzean mundu osoan zehar 265 milioi bezero zituela esan du.

Telefonica telekomunikazio taldeak 7.776 milioi euro irabazi zituen 2009an, 2008 urtean baino % 2,4 gehiago, adierazi du Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala.

Urteko azken hiru hilabetean, Telefonicak 2.440 milioi euro irabazi zituen, 2008ko denboraldi berean baino % 22,2 gehiago. Horretaz gain, taldearen irabaziak % 1,2 hazi ziren, 14.976 milioi lortu arte. Aurten akzio bakoitzeko 2,10 euroko irabazia izan nahi duela adierazi du Telefonicak.

Hilabete hasieran konpainiak adierazi zuenez, taldearen emaitzek Venezuelao egoera ekonomikoa pairatu dute. Irabaziak % 5,4 jauzi ziren Espainian eta Europan eta % 3,7 igo ziren Latinoamerikan.

165 milioi bezero

2009 urtea amaitzean mundu osoan zehar 265 milioi bezero zituen Telefonicak, mugikorrei (% 7,4ko igoera), banda zabalari (% 8,2ko igoera) eta ordainpeko telebistari (% 9,2ko igoera) esker.

Urtea amaitzean, taldeak 255.151 langile zituen mundu osoan zehar, iaz baino 3.376 lagun gehiago.