Politika
Krisi ekonomikoa
PSOE PPri: "BEZa ez igotzea hondamendira eramango litzaiguke"
Erredakzioa
PSOEk joan den astean hasi zuen bilera-sorta amaitzean, alderdi guztiak, PP izan ezik, harkor agertu direla esan du Alonsok.
Jose Antonio Alonso PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak alderdien artean ekonomiaren inguruko akordioari oztoporik ez jartzea eskatu dio PPri eta BEZa ez igotzea "hondamendira eramango" litzaigukeela adierazi die Alonsok popularrei.
Alonsok Soraya Saez de Santamariarekin gaur bildu ostean amaitu du joan den astean krisiaren kontra, erantzun bateratua bilatzeko hasitako bilera-sorta.
PSOEk joan den astean hasi zuen bilera-sorta amaitzean, alderdi guztiak, PP izan ezik, harkor agertu direla esan du Alonsok.
Dena den, "herritar guztientzako onuragarria den batasun espazio" bat bilatzen jarraituko duela jakinarazi du Alonsok.
Garai latzak
PPrekin biltzea beharrezkoa zela azaldu ostean, Saezek egindako adierazpenei erantzun nahi izan dio Alonsok, izan ere, popularrak Gobernuaren geldotasuna kritikatu zuen. Alonsok, ordea, garai latzetan gobernatzen ari direla adierazi du.
Dena den, Alonso pozik agertu da alderdiekin izandako bilera-sortaren ostean. Sozialistek ez dute bilera gehiagorik izango ministerioen arteko batzordeak egingo duen bilera-sorta amaitu ostean.