Politika
'Ibarretxeren kontsulta'
Urkullu: " Estrasburgoko erabakiak frustrazioa eragiten dit"
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak egin zuen bezala, oraingoan Giza Eskubideen Auzitegiak "arrazoi politikoak" erabili dituela esan du EAJko presidenteak.
"Harriduraz" hartu du Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Ibarretxeren kontsultaren inguruan hartutako erabakia. Jeltzalearen ustez, modu "ulertezin eta sinplista" batean uko egin dio auzitegiak EAJren helegiteari.
Urkulluk bere blogean azaldu duenez, bera eta bere alderdia "zur eta lur" gelditu dira kontsultaren gaia amaitutzat jotzen duen "auzitegiko dokumentu laburraren kutsu zakarra eta zorrotza dela eta".
Auzitegiaren erabakiak ez dio EAJren helegiteari "erantzuten" ezta "kontra egiten" ere, eta gainera, "ez du bere erabakia argudiatzen".
Gainera, Urkullurentzat "ulertezina" da "15 lerrotan helegitea modu sinplistan bukatutzat jo izana".
Era berean, Urkulluren hitzetan, harrigarria da epaile bakar batek erabakia hartu izana, batez ere, holandarra izanik; izan ere, "Espainiako Estatuak bereizten duen botere politikoaren lurralde antolamendu konplexutik urrun dago".