Itxi

Politika

ETAren kontrako operazioa

Atxilotuek "talde berezi bat" osatzen zuten, Rubalcabaren esanetan

Erredakzioa

Ibon Gogeaskoetxea, ustezko ETAko buruzagia beste bi kideekin bildu zen Epainiara "asmorik txarrenetik" sartu baino lehen agurtzeko.

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko Barne ministroak Cahanen, Frantziako iparraldean, egindako atxiloketen garrantzia nabarmendu du.

Rubalcabaren arabera, operazioaren oso garrantzitsua da, Ibon Gogeaskoetxea ustezko ETAko buruzagiak taldean duen mailagatik eta baita Beñat Aginagalderen nortasunagatik ere. Inaxio Uria eta Isaias Carrascoren hilketak Aginagalderi egotzi dizkiote.

Barne ministroaren arabera, Gogeaskoetxea Beñat Aginagalde eta Gregorio Jimenez agurtzen zegoen Espainiara "asmorik txarrenekin" sartu baino lehen.

Aginagaldek eta Jimenezek "komando berezia" osatzen zuten, batak bestearentzat "nortasun osagarria" baitute, adierazi du prentsaurreko batean Rubalcabak. Aginagaldek, ustez, Uria eta Carrascoren hilketak burutu zituen eta Jimenez "materialen garraioan esperientzia duen kidea da".

Buruzagiak Espainiara sartuko diren komandoetako kideak pertsonalki agurtzea "ETAk betetzen duen araua" dela adierazi du Barne ministroak, kasu horietan "buruzagiak zuzenean ematen ditu aginduak".

Operazioa oraindik zabalik dago eta Rubalcabak adierazi duenez, atxilotuek alokatuta zuten etxebizitza arakatzerakoan, bi pistola, errebolber bat, lehergai apur bat, ordenagailuak eta material informatikoa, zuloak egiteko materiala, dirua eta bilur batzuk aurkitu ditu Poliziak. Azken objektu hori "komandoen horniduran ez ohiko elementu bat da".