Politika
Bilera BECen
EAJk "Euskadi berria" sortu nahi du, autogobernua murriztu gabe
Erredakzioa
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak ekimen politiko, ekonomiko eta sozial bat aurkeztu du euskaldunen "erabakitzeko eskubidea" errespetatzeko eta Estatuarekin akordio sistema bat sortzeko.
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak EAErentzako ekimen politiko, ekonomiko eta sozial bat aurkeztu du hurrengo autonomi agintaritzan "jaioko" den "Euskadi berria" sortu ahal izateko aldaketa instituzionala egiteko asmoarekin. Euskaldunen "erabakitzeko eskubidea", "atxikimendu askean oinarritutako lurraldetasuna" eta lortutako autogobernua ez murrizteko sistema bat lortu nahi dute ekimen horren bidez.
Azken 30 urteetako EAJko agintariekin egindako bileran, Barakaldoko BECen, Urkulluk proiektua gizarteari aurkeztuko diola adierazi du, eztabaidatu dezaten.
EAJko presidentearen arabera, "Euskadi eraikitzeko autogobernua hausnartzea" beharrezkoa da.
Agintari jeltzaleak Gernikako Estatutuak "gaitasunak" dituela azpimarratu du, baina ez du "euskaldunen erabakitzeko eskubidea eta horren errespetua" jasotzen, horregatik "oraingo markoaren erreforma" proposatu dute.
Urkulluren ustez, EAJren proposamena "instituzioen arteko egonkortasuna" eta "autogobernuaren garapena" onartzen dituen "aldebiko berme sistema" da.