Bertsolaritza
Jardunaldiak
'Iparraldea Bertan!', Etxahun-Iruriri omenaldia
Erredakzioa
Mixel Arotcek, Jean Mixel Bedaxagarrek, Pierpol Berzaitzek eta Mixel Etchecoparrek Etxahun-Iruri bertsolari eta egilea omenduko dute. Koldo Mitxelenan izango da, bihar, 19:00etatik aurrera.
''Iparraldea bertan'' zikloaren bederatzigarren edizioa bihar hasiko da Donostian. Etxahun-Iruri bertsolari, txistulari eta pastoral egileari omenaldia egingo diote&' || 'nbsp; Mixel Arotce, Jean Mixel Bedaxagar, Pierpol Berzaitz eta Mixel Etchecopar musikariek. Horrela jakinarazi du Frantxis Lopez Koldo Mitxelena guneko zuzendariak.
Donostiako Kultur gunearen bozeramaileak prentsa aurrean azaldu duenez, lau artistek Etxahun-Iruriren abestiak eta pastorlak ekarriko dituzte gogora, txirulaz eta ttunttunaz lagunduta. Antzerkiarekin zerikusia du ikuskizunak eta Koldo Mitxelenan izango da ikusgai 19:30tik aurrera.
&' || 'nbsp;Euskal Kultur Erakundeak bultzatu du ekimena eta martxoaren 10ean izango da bigarren jardunaldia, Koldo Mitxelenan. Ipar Euskal Herriaren historiari buruzko hitzaldia izango daa, Etxamendi eta Laralde musika-bikotearen eskutik. Abesti batzuk joko dituzte.
Martxoaren 17an, Pantxix Bidart eta Kristof Hiriart Mihakan taldeko partaideak izango dira Koldo Mitxelenan. Instrumentu garaikideak abesti tradizionalekin uztartzen dituzte eta ahotsekin eta instrumentuekin asko jolasten dute, Lopezek azaldu duenez.
Martxoaren 24an emango diote amaiera zikloari ''Hameika ipuin'' ikuskizunarekin. Kattalin Sallaberry eta Jokin Irungarai dira antzerkiarekin lotutako ikuskizunaren protagonistak eta Txomin Heguy da zuzendaria. Umeei zein nagusiei dago zuzenduta.