Itxi

albisteak

Sex symbol

Homosexuala dela onartu du Ricky Martinek

Erredakzioa

eitb.com

Puerto Ricoko abeslariak azken hamar urteotan izan diren zurrumurru guztiei amaiera eman die. "Bizitzak eman didan oparia bezala hartzen dut nire homosexualitatea", adierazi du.

"Armairutik irtetzea" erabaki du Ricky Martin abeslariak, eta argi eta garbi azaldu ditu arrazoiak bere webgunean (rickymartinmusic.com). "Prozesu gogorra, larria eta mingarria izan da, baina askatzailea ere bai", esan du.

Bere memoriak idazten hasi da Martin, eta "lehen esalditik" izan omen du argi homosexualitatea onartzea "aspaldiko zamak gainetik kentzeko balioko zuela". Azken hamar urteotan izan diren zurrumurru guztiei eman die amaiera horrela abeslariak. "Bizitzak eman didan oparia bezala hartzen dut nire homosexualitatea", adierazi du.

1995. urtean egin zen famatu Ricky Martin, A medio vivir&' || 'nbsp; bere hirugarren diskoarekin. Lan horren 600.000 kopia saldu ziren 6 hilabetetan, eta "María" kantarekin AEBetako musika-zerrendetako lehen postuetara heldu zen. "Vuelve", "La copa de la vida" eta Livin la vida loca" arrakastak, besteak beste, bereak dira.

Garai horretan hain justu, irmotasunez ukatzen zuen Martinek homosexuala zela. Asko maite zutenek zurrumurrua ezeztatzeko esaten ziotela azaldu du Puerto Ricokoak. Ordura arte lortutakoa zapuztu zitekeela uste zuten, antza. Gainera, abeslariak azpimarratu duenez, "beldurra izan da nire bizitzaren kontrako sabotaje handiena".