Itxi

Osasuna

BBVA Liga

Camacho (Valentzia-Osasuna): "Gure aukerak izango ditugu, seguru"

Asier Legarda

Taxoare

Monreal garaiz osatu da eta Oier deialditik at utzi du Camachok.

Ustekabea eman eta Valentzia Mestallan mendean hartzeko gai izan daitezkela sinetsita da Jose Antonio Camacho: "Erabat seguru nago, gure aukerak izango ditugu, zelai eta partida guztietan izan baititugu", baieztatu du Osasunako entrenatzaileak, nahiz eta Valentziak datorren ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatu beharreko partida garrantzitsuak Emeryren mutilengan inolako eragin txarrik ez duela izango ere pentsatu: "Ez die eraginik egingo, horretara ohituta dauden jokalariak baititu Valentziak. Maila goreneko jokalariak ditu Valentziak, eta aste berean selekzioarekin eta taldearekin partida bana jokatzen ere ohituta dira", esan du Osasunako entrenatzaileak.

Gorritxoen hasierako hamaikakoan bi berritasun izango dira: Puñal eta Juanfran zigortuta dira eta haien ordez Vadocz eta Calleja ariko dira hasieratik Mestallan. Monreal ere kili-kolo ibili da aste honetan, baina azkenean garaiz osatu da eta ezker hegaleko atzelariak hasieratik jokatuko du, bere ordezkoa izan zitekeen Oier Sanjurjo deialditik at geratu den bitartean.

Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Flaño, Monreal; Vadocz, Nekounam, Camuñas, Pandiani, Calleja, Aranda.