Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Komenigarria al da TTIPa?

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Globalizazioan 20 urteko egin ditugu dagoeneko, eta badugu emaitzen berri. EBk TTIP bezalako akordio baten beharra ote dagoen ondo aztertu behar du.

Sekretua agerian utzi dute, eta Europar Batasunak eta Estatu Batuak negoziatzen ari diren merkataritza eta inbertsio hitzarmena, TTIP delakoa, zertan datzan jakin dugu. Greenpeacek filtratutakoari esker, bi aldeak zertan diren jakin dugu. Filtratutakoa ez da hitzarmenaren kapitulu bat, testua sinatzeke dagoelako oraindik, baina nahikoa da hitzarmenaren nondik norakoak hobeto ezagutzeko. Testuaren inguruan dauden kezkak areagotzeko ere balio du filtrazioak.

Ohi den bezala, akordioak merkataritza aukerak areagotzeko balio duela diote testuaren sustatzaileek: lanpostuak sortuko dira, enpresen lehiakortasuna areagotuko da, eta ,beraz, produktu hobeak lortuko dira, eta kontsumitzaileek zerbitzu hobeak izango dituzte. Teorian, hori hala izan liteke, baina dagoeneko globalizazioan 20 urteko egin ditugu, eta emaitzen berri badugu. Bai, supermerkatuetan jatorri guztietako produktuak ditugu, gailu elektronikoak ia denon esku daude, hainbat alorretan lanpostuak sortu dira, baina beste batzuetan suntsitu egin dira. Eta, batik bat, langileen eskubideek atzera egin dute eta eskubide sozialak mehatxupean daude. Horregatik, Europar Batasunak TTIP bezalako akordio baten beharra ote dagoen ondo aztertu behar du.