Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Sturgeonek pausoa ematea erabaki du

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Ondo hausnartu behar izan du erabakia Eskoziako lehen ministroak. Izan ere, ez da ziurra eskoziarrek independentziaren alde egitea, ezta galdeketa egiteko baimena edukitzea ere.

Asko pentsatu ondoren, Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak independentziari buruzko bigarren erreferenduma prestatzea erabaki du. Ez da segurua egingo denik. Eta ez dago datarik, ez da gutxiagorik ere. Kontua da, beharko balitz, erreferenduma egin ahal izateko legea prest izatea. Sturgeonen iritziz, 'Brexit'a mehatxua da Eskoziako ekonomiarentzat. Gobernu britainiarra Europako Batasunetik alde egiten tematzen bada, orduan, Eskoziak Britania Handitik alde egin beharko lukeela uste du Sturgeonek.

Sturgeonek ondo baino hobeto pentsatu du kontua, bi arrazoirengatik. Batetik, inkestek diote independentziaren aldeko gehiengorik ez dagoela oraindik Eskozian. Petrolioa merkatu egin da, eta Eskoziako ekonomiaren diru iturri nagusia petrolioa denez, eskoziar askok zaila ikusten du Eskozia independente baten bideragarritasun ekonomikoa. Bigarren arrazoia da oraingoan oso zaila dela Parlamentu britaniarrak erreferenduma onartzea. 2014koa bai, onartu zuten, baina oraingoan aski litekeena da Alderdi Kontserbadoreak bere gehiengoa baliatzea aukera blokeatzeko. Eta Eskozian, oraingoz, ez zaie burutik pasa, legezkoa eta adostua ez den erreferendumik egitea.