Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Castroren omenaldira joandakoak eta etxean geratutakoak

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Harrigarria izan da Angolako presidentea joan ez izana, baita Putin ere. Orobat, txundigarria da Obamak goi-mailako ordezkaritza bidali ez izana.

Polemika iturri izan zen Fidel Castro bizi izan zenean, eta polemika iturri da hil ostean ere. Omenaldian parte hartu duen nazioarteko ordezkaritzen mailak eztabaida sutsua eragin du herrialde batzuetan. Eta harrigarriak izan dira gabezia batzuk. Espero bezala, omenaldian izan dira Amerikako buruzagi boliviar guztiak, eta presidenteak bidaliz, ordezkaritza nabarmena izan dute Mexikok eta Kolonbiak ere. Santos presidenteak Kubari eskerrak eman dizkio gobernu kolonbiarraren eta FARCen artean bitartekari lana egiteagatik.

Baina, izan dira esker txarrekoak ere, bereziki Afrikan.  Hego Afrikako presidentea joan da, Fidel Castro beti azaldu baitzen apartheidaren aurka, eta bertan izan dira pare bat diktadore: Zimbabwekoa eta Ekuatore Gineakoa. Baina harrigarria da Angolako presidentea joan ez izana, izan ere, Kubak sutsuki lagundu zion Angolari independentzia lor zezan. Harrigarria, ere berean, Putin errusiarra joan ez izana, azken urteetan Kubarekin harremanak estutu baititu. Diote Trumpekin ez haserretzeko izan dela, izan ere, Trumpek aurreratu du Obamak Kubarekin hasi zuen gerturatzea geldiarazi nahi duela. Orobat, txundigarria da duela zazpi hilabete Kubara bisita adeitsua egin zuen Obamak goi-mailako ordezkaritza bidali ez izana.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena