Itxi

albisteak

Ekologistak Martxanen txostena

Zortzi bandera eta 15 puntu beltz EAEko kostaldean

Erredakzioa

Petronorrek Muskizen eraiki beharreko koke planta eta Urdaibaiko Guggenheim museoaren proiektuak dira kritika gehien jasotzen dituzten egitasmoak.

Ekologistak Martxan taldeak zortzi “bandera beltz” eman ditu EAEko kostaldeko ingurumenean eragin kaltegarria izango duten beste hainbeste egitasmori. Era berean, 15 puntu beltz ere zenbatu ditu etorkizuean kalte berriak sortu ditzazketen planen artean.

Guzti hau gaur Bilbon aurkeztu duten “2010 Bandera Beltzak. Kaosa kostaldean” izeneko txostenan agertzen da. Bertan muga gabeko urbanismoak, industria gaitzek eta uren arazketak kostaleko inguruetan duten eragina aztertzen dute.

Gauzak horrela, “Bandera beltzak” jaso dituzten proiektuen artean Petronorrek Muskizen eraikiko duen koke fabrika eta Urdaibain Guggenheim museo berria egiteko asmoa daude. Azken hau, batez ere, eutsiezinezko garapenaren adibide argia bezala aipatu dute.


Beste proiektu batzuk ere “beltzez” nabarmendu nahi izan dituzte, besteak beste: Areeta hondartzan egindako are erauzketa, Ondarroako Aieri itsasaldean eraiki nahi dituzten etxebizitzak, Pasaiako kanpo portuaren mehatsua, “oraindik airean dagoena”, Mutrikuko portuaren handitzea edota Oriako itsasbazterrean etxebizitzak egiteko proiektua.


Puntu beltzak

Puntu beltzei dagokienez, Getxoko Andra Marin eta Foruan, paduretatik gertu dagoen lursail batean, etxebizitzak egiteko asmoak salatu dituzte. Aipatutako beste puntu beltz batzuk honako hauek dira: Bilboko portuko eta Estuarioko uren kutsadura, Gipuzkoako estuario “guztiena”, Pasaiako Badiaren degradazioa, Donostiako Mompás itsaslabarren gainean pasabidea eraikitzeko proiektua eta Hondarribiako kirol portua eta aireportua handitzeko egitasmoa.