Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Kurduak: Independentzia bai, baina beranduago

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Irak eta Turkiaren artean itolarrian jarri dezakete Kurdistan irakiarra. Irakeko kurduek argi esan dute zer nahi duten, baina ez da gauza bera zer nahi duten edo zer ahal duten.

Irakeko kurduek argi erakutsi dute zein den euren nahia: Iraketik banatu nahi dute eta estatu propio bat sortu. Horrela adierazi dute, gehiengo zabalarekin, astelehenean egindako erreferendumean.

Dena den, Masud Barzani buru duen Kurdistango gobernu autonomoak ez du erreferendum honen emaitza berehala alde bakarreko independentzia aldarrikapen bilakatuko. Barzaniren ustez erreferendum hau Irakeko gobernuarekin independentzia negoziatzeko mandatua da. Ez du negoziazio horientzako eperik jarri baino noizbait 2 urteko epea aipatu izan du. Irakeko kurduek jakin badakite ez dela erraza izango independentzia hori gauzatzea. Irakeko gobernuak  erreferenduma legez kanpokoa dela dio eta atzerriko gobernu bakar batek ere ez dio bere babesik eman. Beno bakar batek eman dio: Israelek, baina babes hori Ekialde Hurbilean ez da bereziki oso gomendagarria.

Irakeko kurduek badakite baita ere gutxiengo kurduak dituzten inguruko beste herrialdeek ez dietela egoera batere erraza jarriko. Iranek  bertan bertan behera utzi ditu  Irakeko Kurdistan-era zituen hegaldiak, eta Turkiak  muga ixtearekin egin die mehatxu. Bi hauen artean itolarrian jarri dezakete Kurdistan irakiarra. Irakeko kurduek argi esan dute zer nahi duten, baina ez da gauza bera zer nahi duten edo zer ahal duten.

ahal duten.