Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Zazpi bilioi euro paradisu fiskaletan

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Nazioarteko Kazetarien Partzuergoaren lanari esker, argitara eman dira ezkutuan milaka eta milaka kontu daudela erakusten duten dokumentuak.

Zazpi bilioi euro ezkutatuta daude paradisu fiskaletan. Alemania, Frantzia eta Erresuma Batuko ekonomiak batuz gero hori adina. Ezinezkoa da kopuru zehatza zein den jakitea, baina hori da gaia aztertzen ari diren kazetariek eta ekonomistek kalkulatu duten diru kopurua. Orain, ikerketan aritzen diren Nazioarteko Kazetarien Partzuergoaren lanari esker, argitara eman dira ezkutuan milaka eta milaka kontu daudela erakusten duten dokumentuak. Appleby abokatu bulegotik etorri da oraingoan filtrazioa eta  kazetariek "Paradisuko Paperak" izenez bataiatu dituzte.

Duela bi urte eman ziren ezagutzera "Panamako paperak" deiturikoak, Mossack-Fonseca bulegotik zetozen orduan. Appleby eta Mossack-Fonseca bi adibide baino ez dira  baina ehunka bulego daude era honetako sozietateak sortzeaz arduratzen direnak, gero dirua zuritzeko eta euren herrialdeetako ogasunei ihes egiteko erabiltzen dituztenak.  Paradisuko Paperetan 19 herrialde ageri dira, gehienak Karibeko eta Pazifikoko irlak dira eta sozietate hauek hartzen dituzte. Sare bat osatzen dute eta argi esateko, guztioi dirua lapurtzen digute. Zazpi bilioi euro dira,  zergak ordaintzera bideratu beharko litzatekeen dirua, gero horrekin gastu soziala finantzatzeko, baina horren lekuan diru hori galdu eta soilik bakar batzuen poltsikora joaten da.