Itxi

albisteak

Bilbon

Bikotekide ohia jo du, biberoia ez jartzeagatik etxetik bota ostean

Erredakzioa

Gizonezkoa bere hiru semeak ikustera joan zen, baina bikotekide ohiak laguntza eskatu eta honek ukatu zionean, emakumeak etxetik bota zuen eta gizonak, orduan, ukabilkada eman zion buruan.

Bilboko udaltzainek 26 urteko gizonezko bat atxilotu dute bere bikotekide ohiari eraso egiteagatik, emakumezkoak etxetik bota zuelako. Bien seme bati biberoia prestatzeko eskatuta gizonak ezetz erantzuteagatik bidali zuen etxetik emakumeak.

Bilboko Udalaren prentsa oharraren arabera, atzo, 18:00 aldera izan zen erasoa Kontzezio kalean.

Antza denez, gizonezkoa bere semeak ikustera joan zen, bi eta hiru urteko hiru mutiko, eta 24 urteko emakumezkoak biberoi bat prestatzeko eskatu zion. Honek ezetz erantzun eta ustezko biktimak etxetik bota zuen. Orduan, gizonak ukabilkada jo zion buruan, bera ez zela etxetik botatzeko inor esanez, betiere emakumearen hitzetan.

Bikotekide ohiak Udaltzaingoari deitu ziola ikusita, ustezko erasotzaileak ihes egin zuen, baina Gorte kalean atxilotu zuten.

Emakumea Basurtuko erietxera eraman zuten zauria sendatzera. Biktimaren kontakizunaren arabera, hau ez da eraso egiten dion lehendabiziko aldia. Elkarrekin egondako hiru urte eta erditan behin baino gehiagotan jo omen zuen, baita haurdun egonda ere.&' || 'nbsp;