Itxi

albisteak

Gertakizuna

Emakume baten gorpua topatu dute edukiontzi batean, Madrilen

Erredakzioa

Maleta baten barruan zegoen gorpua, eta zarama artean bilatzen zegoen pertsona batek aurkitu du. 20 urteko emakume batena da, eta, poliziaren arabera, aurpegia oso makilatuta dauka.

20 urte inguruko emakume baten gorpua aurkitu dute, biluzik eta indarkeria zantzuekin, Leganeseko (Madril) edukiontzi batean; El Carrascal auzoko Alemania etorbidean, hain zuzen ere.

Zarama artean bilatzen ari zen pertsona batek topatu zuen gorpua atzo, 16:40 inguruan, eta 112an abisua eman zuen. Polizia Nazionalak gertatutakoa ikertzen ari da.

Polizia iturrien arabera, gorpua maleta baten barruan zegoen, eta hildakoak aurpegia oso makillatuta zeukan.

Aurten, indarkeriazko 35 heriotza izan dira Madrilen.