Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Bakerako azken aukera Kolonbian. Jesus Torquemadaren iruzkina

albisteak

Iruzkina

Bakerako azken aukera Kolonbian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

2018/03/13

ELNk, nahi izanez gero, erraza dauka bakea sinatzea. Nahikoa luke FARCek sinatu zuen bake akordioa edo antzekoa onartzea.

  • Whatsapp
  • Bidali

ELN Askapen Nazionalerako Armadarekin, Kolonbiako gerrilla talde aktiboenarekin, berriz elkarrizketan hasteko agindua eman du Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak. FARCekin, gerrilla talde nagusia zenarekin, bake ituna sinatu ondoren, ELNrekin ere akordioa lotu nahi luke Santosek bere agintaldia bukatu aurretik.

Bere ondorengoa aukeratzeko hauteskundeak maiatzean izango dira. Eta hain zuzen ere, horietara begira egindako froga izan ziren joan den igandeko hauteskunde parlamentarioak. Alvaro Uribe presidente ohiak zuzentzen duen eskuinak, bake prozesuaren arerio nagusiak, emaitza onak izan ditu. Ivan Duque Presidentetzarako haren hautagaia da boz horietarako faborito nagusia.

ELNk, nahi izanez gero, erraza dauka bakea sinatzea. Nahikoa luke FARCek sinatu zuen bake akordioa edo antzekoa onartzea. Akordio horri esker, FARC ohiak, sigla horiekin berekin, bost eserleku izango ditu Senatuak eta beste hainbeste Kongresuan. Ordezkari horiek bake akordioei esker lortu dituzte, euren botoen arabera ez lituzketelako hainbeste lortuko. Egin kontu: 52.000 boto eskuratu dituzte 48 milioi biztanle dituen herrialdean. 50 urte egin dituzte jendea bahitzen, hiltzen eta herria ordezkatzen zutela esaten. Hobe luke ELNk egoera kontuan hartzea.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena