albisteak
Gertakari bitxia
Sakelakoaz lurperatzea eta, hilik dagoen jakiteko, deitzeko eskatu du
Erredakzioa
Deitu eta erantzuten ez bazuen, orduan baino ezin izango zutela bere hilketa egin utzi zuen esanda hildakoak.
Sute baten ondorioz hildako 72 urteko gizon britainiar batek bere sakelako telefonoarekin lurperatu dute bere borondatea betetzeko, hilkutxan zegoenean bere lagunek deitzea eskatu zuen eta.
Telefonoari erantzuten ez bazuen baino ezin izango zela bere hileta egin esanda utzi zuen George Ballek hil aurretik. Horrela baino ezin izango baitzuten jakin txantxa bat ez zela.
Ehunka pertsona bildu zen gizonaren hiletan, Bradwell Ingalaterrako herrian. Ospakizun ez erlijiosoa zuzendu zuen Helen Karak azaldu zuenez, hildakoaren lagun batek galdetu zion behin ea zer egin behar zuten hiltzen zenean.
Georgek, orduan, honakoa erantzun zuen: "Jar ezazue nire sakelako telefonoa hilkutxa barruan, eta nire zenbakira deitu. Orduan, altxatuko naiz eta "kaixo" esango dut eta dena txantxa bat izango da". Kongregazioko kide batek hildakoaren telefonora deitu zuen, eta erantzunik egon ez zenez, zeremoniarekin aurrera jarraitu zuten.