Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Brusela, Italiari begira

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Europar Batasunak hurbiletik jarraituko du Italian osatuko den gobernu berria, bereziki bi arlotan: immigrazio politika eta politika ekonomikoa.

Europar Batasunak hurbiletik jarraituko du Italian osatuko den gobernu berria, bereziki bi arlo zaindu nahi ditu: immigrazio politika eta politika ekonomikoa. Ligak eta Bost Izarren Mugimenduak adostutako gobernu programak paperik gabeko milioi erdi etorkin Italiatik kanporatzea jasotzen du, eta horrez gain, Italiarako sarbideak ixtea etorkin gehiago sar ez dadin. Ligak bultzatutako ideia da, eta hori aurrera eramateko Matteo Salvini alderdiko buruzagia Barne ministro izendatzea nahi du.

Ekonomiari dagokionez, berriz, Leigak zergen jaitsiera sartu du gobernu programan, Bost Izarren Mugimenduak, aldiz, gastu sozialari bideratutako diru kopurua handitzea lortu du. Zerga gutxiagorekin eta gastu gehiagorekin hori soilik gehiago zorpetuz lor liteke… baina lehendik jada Italia zor handia duen herrialdea da. Horrek asko kezkatzen du Brusela. Giuseppe Conte Italiako lehen ministro berriak ziurtatu du ez dela Europar Batasunak ezarritako mugetatik aterako, dena den, ikustear da zenbaterainoko mugimenduak egin ditzakeen. Berak ez du alderdirik, eta bere gobernuko sail guztiak Bost Izarren edota Ligako politikoek beteko dituzte.