Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

'Breaking Italia', modako telesaila

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Duela 3 hilabete egindako hauteskundeak 5 Izarren Mugimenduak irabazi bazituen ere, Legaren populismo xenofoboak berarekin eraman du eta orain horren ondorioak jaso ditzake.

Telesailetako gidoilariek ez lukete batere lan erraza izango "Breaking Italia"ko gidoiak hobetzen, Europa osoan une honetan modan dagoen politika telesaila. Inor ez da Luigi Di Maio, 5 Izarren Mugimenduko buruzagia eta Matteo Salvini, Legako buruzagia bezain ona. Sergio Mattarella Errepublikako presidentearen parte-hartzea ere ahaztu gabe. Bi aste daramatzate gidoiari buelta ematen, geroz eta ziurgabetasun handiagoa sortuz.

Azken mugimendua izan da Di Maio prest dagoela Paolo Savona euroeszeptikoa Ekonomia sailetik kanpo uzteko. Modu horretan, Mattarella presidenteak onartzen badu Savona garrantzi gutxiagoko beste sail batez arduratzea, Di Maio eta Salviniren arteko koalizio gobernua osatu ahalko litzateke, Giuseppe Conte irakasleak gidatuta. Orain ikusteke dago mugimendu hori Salviniri komeni ote zaion.

Inkestek diotenez, azken egunetako katramila honek Legari bakarrik egin dio mesede eta hauteskundeak aurreratuko balira irabazteko aukera izango luke; aitzitik, 5 Izarren Mugimendua ez atzera ez aurrera geratuko litzateke. Beraz, Salviniri hauteskundeak aurreratzea komeni zaio. Beranduegi konturatu da Di Maio horretaz. Duela hiru hilabete egindako hauteskundeak berak irabazi zituen arren, Salviniren populismo xenofoboak berarekin eraman du eta orain horren ondorioak jaso ditzake.