Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ez doakio batere txarto Trumpi

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

AEBko presidenteak 500 egun egin ditu Etxe Zurian eta bere ustezko garaipenen zerrenda egin du: langabeziaren jaitsiera eta merkataritza-gerren onurak.

Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak Etxe Zurian 500 egun egin dituela probestu du bere ustezko garaipenen zerrendaren egin eta propaganda kanpaina egiteko. Lehenengoa, zalantzagarria ez den langabeziaren jaitsiera, % 4tik behera dago, herrialdeak inoiz izan duen kopururik txikiena da hori. Esan liteke Trumpek probetxua atera diola Obamaren garaitik datorren beheranzko joerari, baina berdin dio: Trumpen boto-emailea saritua sentituko da, eta arrazoia zeukala pentsatuko du.

Gauza bera gertatzen da Trumpek piztutako merkataritza-gerrekin. Epe luzean, gerra horiek txarrak izan daitezke langile eta merkatari estatubatuarrentzat; baina, epe laburrean, onurak ekar lekizkieke. Epe laburra urte eta erdi izanda, denbora hori da falta dena hurrengo Presidentetzarako hauteskundeen kanpaina puri-purian egoteko.

Trumpek esaten dituen kirtenkeriak kritikatzeko oso adi egon ohi gara, baina ez gara konturatu bere estrategia baliagarria zaiola, eta ez dela zoroa pentsatzea berriro hauta dezaketela.