Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Italia: ez eskumakoa, ez ezkerrekoa, ezta zentrokoa ere

Jesús Torquemada

Jesús Torquemada

Contek nahi duena esango du baina benetan agintzen dutenak Salvini eta Di Maio dira. Emaitza 'entsalada gobernu bat' da.

Italiak Europan erabat berria izango den gobernua estreinatu du. Atzo karguaz jabetzerakoan egindako hitzaldian, Giuseppe Conte lehen ministro berriak esan zuen bere Gobernua, Bost Izarren Mugimenduak eta Ligak osatutako gobernua, ez dela "ez ezkerrekoa, ezta eskuinekoa ere". Edozein kasutan definizio hori Bost Izarren Mugimenduari erantsi dakioke, baina ez Ligari, azken muturreraino eskuindarra baita.

Beste gauza interesgarri batzuk ere esan zituen. Besteak beste, "inoiz ez gara arrazistak izango". Matteo Salvini Ligako burua eta Barne ministro berria alboan zuela esan zuen hori. Salvinik, ordea, adierazpen arrazista esanguratsuak egin izan ditu, Ku Klux Klanen kaputxa jartzea baino ez zaio falta. Bere programak milioi erdi etorkinen berehalako kanporatzea jasotzen du.

Conte lehen ministroak adierazi zuenez, "Europa gure etxea da eta gure interesak Europaren interesak dira". Luigi di Maio Bost Izarren Mugimenduko burua eta Lan ministro berria ondoan zuela esan zuen hori. Di Maio izan zen Italia eurotik irteteko plana landu zuena, azkenean plan hori Gobernu programan sartzea ausartu ez zen arren.

Contek nahi duena esango du baina benetan agintzen dutenak Salvini eta Di Maio dira. Emaitza 'entsalada gobernu bat' da: oilo apur bat, txorrotada bat ozpin, gatz pitin bat, eta albaka, oso italiarra den osagaia. Ez eskumakoa ezta ezkerrekoa ere.