Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Europak ez daki immigrazioa nola kudeatu

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europako Batasuneko 28 kideen arteko 16k egin duten bilera ez-formalak ez digu emaitza zehatzik utzi, baina espero ere, ez zen espero.

Europako Batasuneko 28 kideen arteko 16k egin duten bilera ez-formalak ez digu emaitza zehatzik utzi, baina espero ere, ez zen espero.

Nolanahi ere, bi ildo interesgarri zabaldu dituzte. Bat, Europako lurretara iristen diren etorkinen gestioan zerbait egin beharra dagoela. Eta bi, eta hau da inportanteena: 28ak ados jarriko ez balira, adostasunera heltzeko gaitasuna dutenek batera egingo dutela aurrera elkarrekin.

“Elkartasun berrindartua” deitzen diote horri eta lehendik ere existitzen zen Europako Batasunean. Euroa da adibiderik garbiena: 19 herrialdek bakarrik daukate euroa; ez denek. Eta gauza bera gertatzen da mugei buruzko Schengen akordioari buruz ere: ez daude, ez Erresuma Batua ezta Irlanda ere.

“Elkartasun berrindartu” hori da orain aurrera egiteko duten bide bakarra. Hainbat herrialdek, bereziki, Hungariak, Poloniak, Eslovakiak, Txekiar Errepublikak, Austriak eta Danimarkak dagoeneko esan dute ozen eta garbi ez dutela etorkin bakar bat ere hartuko.

Eta albo batera utzi beharko dira herrialde horiek, zerbait egin nahi dutenek aurrera egiteko modua izan dezaten. Eta ez gaitezen engainatu: horrek kideen artean zauri sakonak eragingo ditu. Europak zerbait egin beharra dauka, ordea, bestela zauria sakona ez-ezik, hilkorra izango baita.