Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Trump berearekin atera da

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Etxe Zurian astebete besterik ez zeramanean, dekretu bat sinatu zuen, zazpi herrialde musulmanetako herritarrak AEBra sartzea debekatuz. Auzitegi Gorenak ez dagoela erlijio diskriminaziorik ebatzi du.

Etxe Zurian astebete besterik ez zeramanean, Donal Trumpek dekretu bat sinatu zuen, zazpi herrialde musulmanetako herritarrak Ameriketako Estatu Batuetara sartzea debekatuz. Trumpen hitzetan, segurtasun nazionala bermatzeko egin zuen; baina herrialde horietatik terrorista jihadistak zetozela eman zuen aditzera.

Hainbat auzitegik neurria atzera bota zuten, erlijio arrazoiengatik baztertzailea zelakoan. Trump-ek dekretua aldatu zuen, zazpitik bostera murriztu du herrialde musulmanen kopurua (Iran, Libia, Somalia, Siria eta Yemen) eta, oso azkar, musulmanak ez diren bi herrialde gehitu zituen: Ipar Korea eta Venezuela.

Desberdintasuna da, Venezuelaren kasuan, herrialdean sartzeko debekuak Maduroren gobernuarekin lotura duten pertsonei soilik eragiten diela; herrialde musulmanen kasuan, ordea, herritar guztiei.

Halere, trikimailu horrek balio izan du gehiengo kontserbadorea duen Auzitegi Gorenak ez dagoela erlijio diskriminaziorik irizteko; eta presidenteak duen boterea erabili, eta dekretu mota hori onar dezakeela esateko. Horrekin, Trumpek garaipen politiko handia lortu, izan ere, hauteskunde kanpainan agindu zuen erabaki nagusia gauzatu ahal izan du.