Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trump nagusia oihuka aginduak ematen

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Europarrek ondo eutsi diote AEBko presidentearen erasoaldiari. Badirudi etsita daudela ekaitza pasatu zain, Trumpen agintaldia amaitu, eta ondoren, ekaitzak teilatuan utzitako kalteak konpontzeko.

Europarrek ondo eutsi diote Donald Trumpen erasoaldiari. Lasaitasunez erreakzionatu dute presidente estatubatuarrak botatako irain eta agindu zakarren aurrean. "Zordun handiak dira, dirua zor digute eta berehala gastu militarra handitu behar dute" agindu zuen Donaldek bere Twitter kontuan. Donald presidenteak, berriz, Stoltenberg NATOko idazkari nagusiari esan zion Alemania erabat Errusiaren kontrolpean dagoela.

Merkelek ez zion probokazioari erantzun, ezta beste kide batzuk ere. Badirudi denak etsita daudela ekaitza pasatu zain, Trumpen lau urteko agintaldia amaitu, eta ondoren, ekaitzak teilatuan utzitako kalteak konpontzeko. Trumpek bere bazkideak umiliatuz egin duena oso larria da. Hori baino gutxiagorekin hautsi izan dira familiak. Europaren segurtasun kolektiboa oso gauza serioa da, eta ezin da hondatu Trumpen erruz. Europak birplanteatu behar du Ameriketako Estatu Batuekin (AEB) eta Errusiarekin duen harremana. Ondo pentsatu behar du ea benetan Errusia hain etsaia den, eta AEB hain lagunak.