Itxi

albisteak

Emakumeen aurkako indarkeria

Bikotekide ohia erasotzeagatik gizonezko bat atxilotu dute Bilbon

Erredakzioa

Atxilotuak, 23 urteko gazteak, bikotekide ohiari semea kenduko ziola mehatxu egin zion.

Ertzaintzaren agenteek 23 urteko gizonezko bat atxilotu dute, ustez bikotekide ohiari eraso egin eta biek duten semea kenduko ziola mehatxu egiteagatik, hala adierazi dute Herrizaingo Sailetik.

Gaueko hamabiak aldera Ertzaintzaren patruila bat Bilboko etxebizitza batera gerturatu da emakume batek bikotekide ohiak eraso egin diola salatu duelako. Biktimak bere bikotekide ohia etxean agertu dela jakinarazi die eta biek duten semea berarekin eramango duela mehatxu egin diola azaldu die.

Antza, emakumeak ezetza eman ostean, gizonezkoak besoetatik gogor eutsi dio eta jipoitzeko mehatxua egin omen dio. Horrez gain, agenteei gaineratu die, bikotekide ohiak aurretik ere egin izan dizkiola mehatxuak, beste pertsona batzuekin ikusi izan duenean esaterako.

Emakumearen testigantza jaso ostean, agenteek ustezko erasotzailea atxilotu egin dute, antza defentsarako spray bat zeraman gainean.