Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Ultraeskuina finkatu da Finlandian

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Hauteskunde emaitzen ondoren, ordea, litekeena da Finlandia ezkerreko gobernu bat izatera igarotzea.

Ia ohikoa ari zaigu bihurtzen ultraeskuineko alderdien gorakada europar herrialde gehienetan. Berriz gertatu da, kasu honetan Finlandian. Egiazko Finlandiarrak alderdiak ez du irabazi, baina hamarren batzugatik soilik; bere zatiketa batek, Etorkizun Urdina izenekoak, botoen % 1 lortu du. Zatiketa hori gabe, Egiazko Finlandiarrak alderdia lehen indar izango litzateke.

Egiazko Finlandiarrak ez da alderdi faxista bat, baina erabat inmigrazioaren aurkakoa da. Senidetuta dago, beraz, Demokrata Suediarrak, Norvegiaren Garapenaren Alderdia eta Herri Daniarraren Alderdiarekin. Egiazko Finlandiarrak alderdiak orain arte herrialdea gobernatzen zuen koalizioan parte hartzen zuen, liberalak diren Zentroko Alderdiak gidatzen zuen koalizioan.

Baina, hauteskunde emaitzen ondoren, litekeena da Finlandia ezkerreko gobernu bat izatera igarotzea. Alderdi sozialdemokrata lehena geratu da eta igoera garrantzitsua izan duten Berdeekin koalizioa egin dezake, eta baita Ezkerreko Aliantzarekin, alderdi hori ere igo egin baita.

Ezkerreko koalizio bat aurreko gobernuak egindako murrizketak amaitzen saiatuko litzateke, ezberdintasunak sakondu dituzten murrizketak izan dira orain arteko nahikoa orekatua zen herrialdean.