Itxi

Jesus Torquemada

Iruzkina

Trumpek merkataritzaren arma erabili du Mexikoren aurka

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Trumpek nahi du Mexikok Poliziarena egitea, Erdialdeko Amerikako etorkin guztiak atxilotzea eta euren jatorrizko herrialdera itzularaztea.

Trumpek beste merkataritza gerra bati ekin dio, oraingoan Mexikoren aurka. Estatu Batuetako gobernua merkataritza bere helburuak lortzeko arma gisa erabiltzen ari da. Txinaren kasuan, Trumpek dio Txina eta Estatu Batuen artean dagoen desoreka komertzialarekin amaitu nahi duela. Oinarrian ordea, beste helburu bat dago: Txina munduko lehen potentzia bihurtuko den unea ahalik eta gehien atzeratzea.

Mexikoren kasuan, Trumpek ez du ezkutatu merkataritza gerrari ekin diola, bere esanetan, Mexikok ez dituelako kontrolatzen Estatu Batuetara iristen ari diren etorkinak. Horregatik, % 5eko muga-zerga ezarri du eta hilez hil igotzen joango da urrian % 25era iritsi arte. Trumpek nahi du Mexikok Poliziarena egitea, Erdialdeko Amerikako etorkin guztiak atxilotzea eta euren jatorrizko herrialdera itzularaztea. Eta Mexikok hori egiten ez badu, muga-zergak inposatuko ditu Mexikoko ekonomiari kalte izugarria eginez. Izan ere, Estatu Batuak da produktu mexikarren esportaziorako merkatu nagusia.

Trump ahaztu egin da, edo ez du gogoratu nahi, Mexiko, Estatu Batuak eta Kanadak merkataritza askeko hitzarmena sinatuta dutela. Hitzarmen hori ezerezean geratuko da orain, bere funtsa hain zuzen, merkataritzari mugak kentzea baita.