Itxi

albisteak

Segurtasuna

Hautaturiko hautetsi berriek bizkarzain bakarra izango dute

Erredakzioa

Bilbo

Salbuespen batzuk izan ezik, PSE-EE eta PP-ko zinegotzi aukeratu berriek bizkarzain bakarra izango dute aurrerantzean, Herrizango sailak eta Espainiako Barne Ministerioak erabaki dutenez.

Meatxatutako hautetsi gehieneik bizkarzain bakarra&' || 'nbsp; izango dute hemendik aurrera, Madril eta Gasteizko segurtasun arduradunek hartutako erabakiaren arabera. Guztira, 398 hautetsi lortu dituzte bi alderdiok Euskal Autonomi Erkidegoan, aurreko legegintzaldian baina 119 gutxiago. ETA-ren su etena dela eta, Herrizaingo Sailak eta Barne Ministerioak babes neurriak murriztea erabaki dute, nahiz eta kasu berezi batzuekin salbuespenak egingo diren.

Halaber, kargu publikoa izateari utzi dioten zinegotzi ohiek ere ez dute babes neurririk izango aurrerantzean, salbuespenak salbuespen. Udako oporren ondoren ia zinegotzi guztiek izango dute bizkarzain bakarra, eta zinegotzi izateari utzi diotenek ez dute batere babes lagunik izango. Alderdi Popularrak eta bizkarzainen elkarteek euren kezka eta haserrea azaldu dute.