Itxi

Jendea

Kondena

Istripuen biktimen taldeak zigor handiena eskatu du Ortega Canorentzat

Erredakzioa

Ortegak baimendutakoa baino abiadura handiagoan gidatzen ari zen, eta baimendutako gehienezko alkohol tasa baino handiagoa eman zuen analisian, Istripuen Biktimen Estatuko Elkarteak jakinarazi duenez.

  • Argazkia: Eitb

Istripuen Biktimen Estatuko Elkarteak “zigor maximoa” jartzeko eskatu dio Sevillako fiskalari, Ortega Cano toreatzaileak arduragabekeriazko hilketa egin zuelakoan. Honez gain, autorako gidabaimena kentzeko ere eskatu diote. Ortega Canok auto istripua izan zuen eta pertsona bat, Carlos Parra, hil zen bertan.

Elkarteak lau urteko kartzela zigorra, gidabaimena kentzea, eta isuna eta kalte-ordainak ordainaraztea proposatu du. Elkarteko kideen ustez, “kasu honetan delitua egin zuen, Ortegak gidatzen ari zela, eta errugabe bat hil zuen”.

Honez gain, “nahiago nuke biktimaren lekuan banengo”, “nire seme-alaben aurrean zin egiten dut” eta gisa horretako esaldi “zentzugabeak” gehiago ez esateko eskatu dio elkarteak toreatzaile ohiari.

Elkarteko kideen aburuz, “nahikoa aztarna daude gertaeraren lehen balorazioa egiteko”. Interviu aldizkariak jasotako datuetan oinarrituta, Ortega Cano “baimendutakoa baino abiadura handiagoan” gidatzen ari zela eta “baimendutako gehienezko alkohol tasa baino handiagoa” eman zuela esan dute elkartekoek.