Itxi

albisteak

Diru-hornidura dela eta

AHTren aurrekontuaren aurkako mobilizazioak iragarri dituzte

Erredakzioa

Erredakzioa

Eusko Jaurlaritzak 2012 urterako dituen aurrekontuen kontra protesta egiteko asmoa dute proiektuaren aurkako taldeek.

Abiadura handiko trenaren (AHT) aurka dauden taldeek protesta egingo dute proiektu honetarako Eusko Jaurlaritzak 2012 urtean duen aurrekontua dela eta. Kolektibo hauen arabera, Eusko Jaurlaritzak AHT-rako aurrekontu-saila handitu egin du %27an, 2012 urterako aurrekontuetan.

Talde hauek jakinarazpen batean kritikatu dute "obra faraoniko" honen aurrekontu-saila, "osasungintzarako aurrekontuak %0´9an, hezkuntzan %0´5an eta gizarte-zerbitzuetan %1´7an murrizten diren bitartean". Lan-hitzarmenean "etengabeko arau-hausteak" ere salatu dituzte, "12 lan-orduko egunekin eta orain arte, bost langileen heriotza eragin duten segurtasun ezarekin"- kolektiboek adierazitakoaren arabera.

Beraz, talde hauek, kontzentrazio bat iragarri dute astelehenerako, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzaren aurrean, Bilbon, "AHTren eraikuntzaren obrek suposatzen duten baliabide ekonomikoen xahubidea salatzeko, eta are gehiago, egungo krisi ekonomiko eta murrizketen aro honetan".