Itxi

albisteak

erdieroaleen gatazka

Merdecesen Gasteizko lantegia errendimendu osoan arituko da urriko lehen astean

EITB MEDIA

Ekoizpena astelehenetik larunbatera mantenduko da, 3 lan-txandetan eta aste honetan gaueko txandan aplikatzen ari den lanaldi-igoerarekin. Hala ere, ziurgabetasunak bere horretan dirau.

  • Gasteizko Mercedesen lantegiaren artxiboko irudia

    Gasteizko Mercedesen lantegiaren artxiboko irudia

Gasteizko Mercedesek errendimendu betean egingo du lan datorren astean. Hala jakinarazi dio gaur eguerdian enpresako zuzendaritzak langileen batzordeari. Hala ere, datorren astean zer pasatuko den ez dute zehaztu.

Mercedesek % 100eko ekoizpena izango du datorren astean: hiru txandetan, astelehenetik larunbatera, eta aste honetan bertan, gaueko txandan egiten ari diren lanaldi-igoerarekin.

Hala ere, ziurgabetasunak bere horretan dirau eta urriaren 11tik aurrera ekoizpenarekin zer gertatuko den datorren astean jakingo du batzordeak.

3 aste eman dituzte lanera joan gabe, baina datorren astean 4. aste jarraian beteko dituzte lanean.