Itxi

Jesus Torquemada

Analisia

Obamak erronka gogorra jo du hauteskundeei begira

Jesus Torquemada

Jesus Torquemada

Barack Obama AEBetako presidenteak homosexualen arteko ezkontza babesten duela iragarri du.

Barack Obama AEBetako presidenteak hauteskundeei begira hordagoa bota du homosexualen arteko ezkontza bultzatzen duela iragarriz. Presidente estatubatuar bat gaiaz hain argi mintzatzen den lehendabiziko aldia da. Orain hauteskunde kanpainaren erdian izango da gaia, gogoratu azaroan egingo direla hauteskundeak.

Alderdi Errepublikanoak eta batez ere eskuinekoak diren sektoreek euren banderatzat hartu dute homosexualen arteko ezkontzen debekua. Biblia astinduz eta behar den guztia eginez, sutsu agertu dira sexu bereko pertsonen arteko ezkontzen aurka. Euren ekimenez Estatu Batuak osatzen dituzten 50 Estatuetatik 30etan, ezkontza “gizon baten eta emakume baten arteko elkartze” modura definitzen diren legeak onartu dira. Aldiz, dozena bat baino ez dira homosexualen arteko ezkontzak baimendu dituzten Estatuak.

Praktikan Obamaren adierazpen honek ez du legalki ondoriorik izango, estatu federatuak baitira ezkontzei buruzko legeen gaineko eskumena dutenak. Baina Obamak atzo esandakoaren ostean eskuin errepublikanoa gainera etorriko zaio, horrekin, ordea, presidenteak ezkerrekoak diren boto-emaleak eta jada berarekin ilusioa galtzen hasita zeudenak animatzea lortuko du.