Itxi

Bilboko Aste Nagusia

Bilboko Aste Nagusia

Ruper Ordorika, Public Enemy eta Celtas Cortos Aste Nagusian

Erredakzioa

"Zu zara Aste Nagusia" da aurtengo leloa. Nerea Orizaola Zaratas konpartsako kideak jaurtiko du txupina Virginia Berasategi triatletarekin batera, abuztuaren 18an, 19:00etan.

01:16
300 ekitalditik gora izango ditu Bilbok Aste Nagusian

Jaietako aurrekontuan % 10eko murrizketak eginda aurkeztu du Bilboko Udalak 300 ekitaldi inguru biltzen dituen Aste Nagusiko jaien programa. Besteak beste, 100 kontzertu, bederatzi su etxeren su artifizialak, 23 antzezlan, eta 40 kirol eta folklore erakustaldi egongo dira ikusgai. Kontzertuen artean, besteak beste, Ruper Ordorika, Public Enemy, Ana Torroja eta Celtas Cortos arituko dira. Kontzertuak, aurten, Abandoibarrean eta Karolan izango dira, Botikazar ibarrean aldaketa egin eta gero.

Su artifizialak 22:45ean hasiko dira Bilboko zerua koloreztatzen, gainerako ekitaldiak bukatu ondoren. Eslovakia eta Frantziako su artifizialek parte hartuko dute, Valentzia, Andaluzia, Araba eta Bizkaiko su-etxeekin batera.

Etxeko txikienentzat ere, Aste Nagusia festaz gainezka dator. Batetik, urteroko Txikigunea Casilda Iturrizar parkean kokatuko dute aurten, eta, bestetik, Gas plazan haurrentzako antzerkia eskainiko dute.

Kirolari dagokionez, estropadak, pilota txapelketak, harri-jasotzaileak, aizkolariak eta idi-demak ikusi ahal izango dira; Areatzan, halaber, urteroko lehiaketa gastronomikoak egingo dituzte. Folklorea ere ez da faltako 8 egun horietan, eta txistulariak, dantzariak eta bilbainadak arduratuko dira Zazpikaleak behar den bezala girotzen.