AEBko hauteskundeak
San Fermin 2012
Bost zauritu, baina adarkadarik ez zazpigarren entzierroan
Erredakzioa
Bost pertsona eraman dituzte ospitalera zazpigarren entzierroaren ondorioz, baina inork ez du adarkadarik jaso.
SanFerminetako zazpigarren entzierroaren ondorioz, bost pertsona eraman dituzte Nafarroako Ospitale Gunera. Bostek kontusioak dituzte, baina inork ez du adarkadarik jaso.
Medikuaren partearen arabera, Nafarroako Ospitale zaharrera bi pertsona eraman dituzte, batak Telefonica kalean bizkarrean jasotako oinkada batengatik eta besteak zezen plazaren sarreran ezker hankan jasotako kolpe batengatik.
Bideko Ama Birjinaren ospitale zaharrera beste hiru pertsona eraman dituzte, bata Mercaderes tartean eskuin besoan kolpea jasotzeagatik, beste bat Telefonika kalean aurpegian kolpe bat jasotzeagatik eta azkena Espoz y Mina tartean aurrekoaren antzera aurpegian oinkada bat jaso ostean.