Emakume paraguaitarrak sexualki esplotatzen zituen sare bat desegin dute
Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta Santanderren aritzen ziren. Guztira 17 emakume askatu dituzte, eta beste 23 pertsona atxilotu. Paraguaitik etorri bezain pronto jartzen zituzten beharrean, eta 5.000 euroko dirutza ordaindu arte ezin zuten lanbidea utzi.