Maria Atxabal torturatu zuten, NBEko Giza Eskubideen Batzordearen arabera
1996an atxilotu zuten ustez banda armatuarekin kolaboratzeagatik. Urtebete kartzelan egin ondoren, absolbitu zuten. Batzordeak Espainiari egileak auzipetzeko, eta atxilotuen inkomunikazio egoerarekin bukatzeko eskatu dio.