Istripua A-8an, Laredon: Hildako bat eta 29 zauritu
Istripu larria izan da Kantabriako autobidean, Laredo parean. Kamioi batek eta autobus batek talka egin dute eta pertsona bat hil da eta, gutxienez, beste 29 lagun zaurituta daude, horietako 4 larri.