cerrar buscador

Oinarriak

OINARRIAK

Erronkaren oinarriak

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

EDUKIAK BIDALI

Astero, astelehenetan, gai jakin baten inguruko ‘Erronka’ jakinaraziko dute ETBko ‘Eguraldia’ saioan. Une horretatik aurrera, 'Erronka'ren gaiaren inguruko argazkiak edo bideoak bidali ahalko dituzte erabiltzaileek eitb.com-eko atarira. Gehienez, bi eduki bidali ahalko dira (bideo bi, argazki bi edo argazki bat eta bideo bat).

Edukia ‘Erronka’ko gaiari ondoen datorkion atal edo azpiatalean sailkatu, eta, deskribapenean, lehiaketarako dela zehaztu beharko du erabiltzaileak ('Erronka' hitza espresuki idatzita egon behar da, hala ez duten edukiak ez dira lehian sartuko). ‘Erronka’rako edukiak bidaltzeko orduan, eguneko muga kontuan hartu beharko da; erabiltzaile bakoitzak 15 argazki (10, atal berekoak badira) eta hiru bideo (bi, atal berekoak badira) bidal ditzake, gehienez, egunean.

Epaimahai batek eguneko eduki bi aukeratu (argazkiak edo bideoak izan), eta  eitb.com-eko ‘Erronka’ren orrialdean eskegiko ditu. Horrela jardungo dugu: astearteetan, asteleheneko eduki aukeratuak igoko dira; asteazkenetan, asteartekoak... Ostiraletan, baina, lau eduki igoko dira webgunera: bezperakoak, eta egun horri dagozkionak (ostiraleko 17:00ak arte bidalitako argazki edo bideoak kontuan hartuko dira bakarrik).

Astelehenetik ostiralera, edukiak ikusgai egongo dira, baina ezingo da botorik eman.

BOTOA EMAN

Ostiraletik (22:00etan hasita) hurrengo astelehenera arte (09:00ak arte),  10 finalisten artean gustukoen duten argazki edo bideoaren alde egingo dute erabiltzaileek. Pertsona bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahalko du egunean. Berdinketa balego, epaimahaiak aukeratuko luke irabazlea. Argazki edo bideo garailea ETBko ‘Eguraldia’n eta eitb.com-en erakutsiko dute astelehen horretan bertan.

Bozkatzeko, gogoko duen edukian sakatu, eta nork bere datuak bete beharko ditu. Datuok gorde egingo dira, irabazle suertatzekotan, ahalik eta lasterren abisatzeko.

BESTELAKOAK

Epaimahaiak erabakitakoa ezin da zalantzan jarri.

Egoki iriztekotan, oinarriok aldatzeko eskumena du eitb.com-ek, eta hala eginez gero, behar bezala jakinarazi beharko ditu.

DATU PERTSONALEN TRATAERA

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak ezarritakoa betetzeko, ordezkariak eta parte-hartzaileek badakite eta onartu egiten dute lehiaketa honetan parte hartzeko ematen dituzten datu pertsonalak EITBren fitxategi batean gordeta geratuko direla, oinarri hauetan jasota dagoen moduan kudeatzeko.

Oinarrietan zehazten da lehiaketan parte hartzeko zer datu pertsonal behar diren. Datu horiek eman nahi ez izateak lehiaketan parte hartu ezin izatea ekarriko du.

Parte-hartzaile bakoitzak lehiaketa honetan parte hartzeko eskatzen diren datu guztiak eman beharko ditu eta guraso edo tutorearen baimena izan beharko du. Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.

Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu dituen datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, gutun baten bidez. Gutunazalean “ Bideoklip lehiaketa GAZTEA “erreferentzia jarri eta, Nortasun Agiri Nazionalaren edo identifikatzeko balio duen beste agiri ofizialen baten kopia batekin batera, EITBko Gardentasun Zuzendaritzara bidali, Basurtuko Kaputxinoak 2, 48013 Bilboko helbidera.

LEHIAKETAREN LURRALDE-EREMUA ETA FORUA

Lehiaketan zehar eta oinarri hauek interpretatu eta aplikatzetik inolako auzirik izanez gero, irabazleek eta parte-hartzaileek espresuki uko egingo diote horiei dagokien edozein forutara jotzeari eta Bilboko Auzitegi eta Epaitegietan hartzen diren erabakien mende geratuko dira.

 

  • Parte hartu Bidali zure argazki eta bideoak Erronkara. Parte hartu