Itxi

EITB TALDEA

Emisioak, etenda

Nola ikusi ETB Nafarroan itzalaldi digitalaren ondoren?

EITB.EUS

Emisioen eteteak Iruñerriari eta Nafarroako hegoaldeari eragingo die; ez, ordea, Lesaka eta Leitza inguruko herritarrei.

  • EiTBko teknikariek itzali dute errepikatzaileen seinalea. EiTB

ETBk Nafarroan bere emanaldi digitalak eten ondoren, nabarmen aldatuko da ETBren seinalearen irismena. Itzalaldiak Iruñerriari eta Nafarroako hegoaldeari eragingo die, eta hiriburuaren inguruan analogikoan bakarrik ikusi ahalko da ETB1.

Bestalde, Ezkaba, Erreniega eta Joar mendietako errepikagailuak itzaltzeak ez die eragingo seinalea Gipuzkoatik jasotzen duten hartzaileei, Lesaka eta Leitza inguruko herritarrei. Bertan, ETB1, ETB2, ETB3 eta ETB4 lurreko telebista digitalaren (LTD) bidez jaso ahalko dituzte.

Halaber, Eusko Irratiko irratietan (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, EiTB Musika, Gaztea eta Radio Vitoria), ez du eraginik izango emisioen eteteak, eta normaltasunez izango dira entzungai Nafarroan

Horrez gain, EiTBk internet bidez programazioaren zati garrantzitsua eskaintzen du EiTB Nahieran atarian, eta zuzenean ematen ditu albistegiak eta saio nagusiak eitb.eus-en. Hiru3 webgunean, berriz, ETB3ko haur programazioaren saio garrantzitsuenak ikus daitezke.

Laster, eitb.eus webgunearen bidez, Nafarroan ETBko emisioen mapa nola geldituko den zehaztuko da.